Hartu kontrola

Zuk zeuk kontrolatzen duzu zure pribatutasuna.

Zerbitzuak ahalik eta baliagarrien bihurtzeko erabiltzen ditugu datuak, baina zeuk erabaki dezakezu zer motatako datuak biltzen eta erabiltzen ditugun. Tresna erabilerrazetarako sarbide bizkorra izan dezazun sortu genuen Nire kontua atala, pribatutasuna eta segurtasuna kudeatzeko. Zeuk erabaki zer modutan erabil daitezkeen zure datuak Google zerbitzuak hobetzeko, ezarpen hauek berrikusita.

Zoaz Nire kontua atalera

Kudeatu pribatutasun-ezarpenak Pribatutasun-egiaztapena eginda

Minutu gutxiren buruan, besteak beste, Google-k biltzen dituen datu motak kudea ditzakezu, lagunekin partekatzen duzun informazioa edo publikoki argitaratzen duzuna eguneratu, eta Google-k zer motatako iragarkiak erakustea nahi zenukeen doitu. Nahi bezain maiz alda ditzakezu ezarpenok.

Egin Pribatutasun-egiaztapena

Babestu kontua Segurtasun-egiaztapena eginda

Google kontua babesteko, lehenik eta behin egin Segurtasun-egiaztapena. Konturako sarbidea berreskuratzeko informazioa eguneratuta duzula eta zure kontura konektatutako webguneak, aplikazioak eta gailuak oraindik ere badarabilzkizula eta fidagarriak direla egiaztatzeko sortu dugu. Zerbait susmagarrira hautemanez gero, berehala alda ditzakezu ezarpenak edo pasahitza. Minutu batzuk bakarrik beharko dituzu Segurtasun-egiaztapena egiteko, eta nahi beste aldiz egin dezakezu.

Egin Segurtasun-egiaztapena

Erabaki zer datu erlazionatu behar diren zure kontuarekin

Kontuan gordetzen ditugun jarduera-datuei esker, Google zerbitzuak baliagarriagoak izango zaizkizu; adibidez, eguneroko joan-etorriak egiteko aukera desberdinak ikus ditzakezu Maps-en, eta emaitzak bizkorrago lor ditzakezu Bilaketa zerbitzuan. Jarduerak kontrolatzeko aukerak erabilita, kontuarekin erlazionatuta dauden datuak kontrola ditzakezu, eta datu mota jakinen bilketa pausatu (adibidez, bilaketak eta arakatze-historia, bisitatzen dituzun tokiak eta gailuetako informazioa).

Joan Jarduerak kontrolatzeko aukerak atalera

Kontrolatu iragarkiak zure hobespenen arabera

Iragarkien ezarpenak atalean, interesatzen zaizkizun gaien arabera kontrola ditzakezu iragarkiak. Adibidez, iragarkien pertsonalizazioaren ezarpenak erabiltzen badituzu Google-ri pop musika gustatzen zaizula adierazteko, baliteke disko berrien eta inguruko kontzertuen iragarkiak ikustea YouTube-n saioa hasten duzunean.

Iragarkien pertsonalizazioa desaktibatzen baduzu saioa hasita duzun bitartean, ez dizkizugu interesetan oinarritutako iragarkiak erakutsiko Google zerbitzuetan, ezta gure bazkide diren webgune eta aplikazioetan ere. Saioa amaituta duzula desaktibatzen baduzu iragarkien pertsonalizazioa, iragarkiak erakusten dituzten Google zerbitzuetan soilik izango du horrek eragina.

Joan Iragarkien ezarpenak atalera

Ikusi zer datu dituzun kontuan Nire jarduerak atalean

Gure zerbitzuetan bilatu eta ikusi dituzun gauzak aurkituko dituzu Nire jarduerak atalean. Sarean egindako jarduerak errazago gogoratzeko, gaiaren, dataren eta produktuaren arabera bilatzeko tresnak dituzu eskura. Betiko ezaba ditzakezu jarduera zehatzak, baita zure kontuarekin erlazionatzea nahi ez duzun gai osoak ere.

Joan Nire jarduerak atalera

Berrikusi kontuaren oinarrizko informazioa

Kontrolatu Google zerbitzuetan partekatzen duzun informazio pertsonala; hala nola izena, helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia.

Berrikusi informazio pertsonala

Eraman edukia edonora Deskargatu zure datuak zerbitzuari esker

Argazkiak. Mezu elektronikoak. Kontaktuak. Baita laster-markak ere. Google kontuan gordetako edukiaren gaineko kontrola izango duzu. Horregatik sortu dugu Deskargatu zure datuak zerbitzua; horrela, datuen kopiak eta babeskopiak egin ahal izango dituzu, baita beste zerbitzu batzuetara eraman ere.

Joan Deskargatu zure datuak zerbitzura