Internet seguruagoa

Internet guztiontzat seguruago bihurtzen ahalegintzen gara.

Aspaldi hasi ginen segurtasun-teknologiak garatzen, ez bakarrik geure erabiltzaileentzat, baita Internet osoarentzat ere. Gure zerbitzuak seguruagoak izateko teknologiak sortzen ditugunean, denon mesederako partekatzeko aukerak bilatzen ditugu. Horrela, mehatxuak aldatu heinean, gainerako enpresek jarrai diezaioketen bidea sortzen dute gure neurri malgu eta abangoardistek.

Arakatze seguruari esker, Chrome erabiltzaileak ez ezik, beste asko ere babesten dira

Hasiera batean, Chrome erabiltzaileak malwarearen eta phishing-erasoen aurka babesteko sortu genuen Arakatze seguruaren teknologia. Horretarako, webgune arriskutsuetan sartzen saiatzen zirenean, abisatu egiten genien. Internet denontzat seguruago bihurtzeko, doan eskaintzen diegu teknologia hori beste enpresa batzuei, beren arakatzaileetan erabil dezaten, besteak beste, Apple Safari eta Mozilla Firefox arakatzaileetan. Egun, Interneteko munduko erabiltzaileen erdiak daude babestuta Arakatze seguruaren bidez.

Horrez gain, webguneen jabeei ere abisatzen diegu beren guneek segurtasun-gabeziak dituztenean, eta tresnak eskaintzen dizkiegu arazoa bizkor konpon dezaten. Gure segurtasun-teknologia berria garatu heinean partekatzen jarraituta, Internet denontzat segurua dela ziurtatzen dugu.

HTTPS darabilgu seguruago egon zaitezen Interneten zabiltzan bitartean

Gure zerbitzuetara HTTPS enkriptatzearen bidez konektatuta, ikusmiratzaile eta hackerrengandik babestuta zaude, nahi duzun gunera soilik joan zaitezen. Webguneetan segurtasun gehigarri horren erabilera sustatzeko, gure bilaketa-emaitzetan webguneak sailkatzean Google Bilaketa algoritmoak erabiltzen dituen seinaleetako bat da HTTPS enkriptatzea.

Segurtasun-sariak ematen ditugu arriskuak aurkitzeagatik

Google-n, segurtasun-sarien programak sortu ditugu ikertzaile independenteei ordaintzeko gure zerbitzuetan segurtasun-arriskuak aurkitzeagatik eta segurtasun-konponketak sortzeagatik. Urtero, milioi bat dolar ematen ditugu ikerketa-beketan eta akatsak aurkitzeagatiko sarietan. Google produktu askotan erabiltzen ditugu sarien programak, adibidez, Chrome-n eta Android-en.

Gure segurtasun-tresnak garatzaileei eskaintzen dizkiegu

Besteentzat baliagarria izango dela uste badugu soilik partekatzen dugu gure segurtasun-teknologia. Adibidez, Google Cloud-en segurtasun-aztertzailea doan erabil dezakete garatzaileek, beren web-aplikazioak App Engine zerbitzuan aztertzeko eta analizatzeko, segurtasun-arriskurik duten egiazta dezaten.

Gure jardunbideei buruzko datuak partekatzen ditugu Internet seguruagoa izan dadin

2010az geroztik, Google-k Gardentasun-txostena argitaratzen du. Bertan, hainbat estatistika daude, adibidez, hauen ingurukoak: copyrightarengatik kendutako edukia, erabiltzaileen datuak lortzeko gobernuen eskaerak, eta segurtasun-ekimenak (adibidez, Arakatze segurua). Gainera, sektoreko enpresek webguneetan eta posta elektronikoan enkriptatzea erabiltzeko duten moduari buruzko datuak ere partekatzen ditugu. Horren guztiaren helburua ez da gure aurrerapena erabiltzaileekin partekatzea bakarrik, baizik eta besteek segurtasun-printzipio zorrotzagoak adostea sustatzea ere, denontzat izan dadin Internet seguruagoa.